Etorri berrientzako hastapen-ikastaroa
Iazko udaberrian martxan jarritako ikastaroaren harrera bikaina ikusita, Udalak etorri berrientzako beste ikastaro bat iragarri du. “Herrira iritsi berri eta euskaraz ez dakiten horiei dago bereziki zuzenduta, baina euskara ikasteko aukerarik izan ez duten eta hutsetik abiatu nahi duten herritarrek ere aukera izango dute izena emateko”, udaletxetik aditzera eman digutenez.
Astearteetan Potxoenean
- Saioak Potxoenean egingo dituzte astearteetan, 18:15ean hasi eta 19:45ak arte.
- Izen-ematea: urriaren 4tik 14ra, itzultzailea@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943371999 telefonora deituta.
- Lehen saioa: urriak 18.
Jubilatuentzako ikastaroa
Iazko molde bera izango du aurtengo ikastaroak. Artzabal–en ariko dira, ostegunetan, 18:15ean hasi eta 19:45ak arte.
Ostegunetan Artzabalen
- Oinarrizko esamoldeak, hiztegia, diosalak... Tankerako kontuak landuko dituzte ikasturtean zehar.
- Izen-ematea: urriaren 4tik 14ra, itzultzailea@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943371999 telefonora deituta.
- Aurrez aurre Gure Pakearen egoitzan (Artzabal), 10.00etatik 12:00etara.
- Lehen saioa: urriak 20.
Argazkia: Udala.