Beherakada orokorra irailean langabetu kopuruan. 209 ziren abuztuan Usurbilen, 11 gutxiago irailean (198), Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera. Murriztu egin da baita lanik gabeko herritarren kopurua joan den hilabetean Buruntzaldean (3.016 abuztuan, 2.904 irailean) eta Gipuzkoan (29.873 abuztuan, 29.281 irailean).
Udalerri honetara bueltatuta, bereziki emakumezkoen artean izan da beherakada handiena langabetu kopuruan; 133 ziren abuztuan, 124 irailean. Baina gizoneko langabetuak baino nabarmen gehiago izaten segitzen dute. 76 ziren abuztuan, 74 irailean.
Abuztuan bezala, irailean ere halere, gizonezkoak baino (191) emakumezko gehiago (199) kontratatu dira Usurbilen. Gehienak, hitzartutako 390 kontratuetatik 296 aldi baterako.
2022ko iraila
Usurbil: 198. Buruntzaldea: 2.904. Gipuzkoa: 29.281.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 74.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 25.
45 urtetik gora: 41.
Emakumezkoak: 124.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 56.
45 urtetik gora: 61.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 9.
Industria: 25.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 141.
Aldez aurreko lanik gabe: 13.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 652.
Astigarraga: 223.
Hernani: 862.
Lasarte-Oria: 748.
Urnieta: 221.
Usurbil: 198.
Guztira: 2.904.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.281.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 390.
Aldi baterakoak: 296 (149 gizonezko, 147 emakumezko).
Sektoreka: 5 nekazaritzan, 40 industrian, 9 eraikuntzan eta 336 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 191 lan kontratu gizonezkoenak, 199 emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 348.
Astigarraga: 440.
Hernani: 732.
Lasarte-Oria: 330.
Urnieta: 244.
Usurbil: 390.
Guztira: 2.484.
Gipuzkoa: 24.883.
2022ko abuztuko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.