Gorabehera handirik ez urriko langabetu kopuruan. Estatuko Enplegu Zerbitzuak irailean kaleraturiko datuekin alderatuta, langabetu bat gehiago zenbatu zuten joan den hilabetean Usurbilen, guztira 199. Gorakada txiki bat izan da baita Buruntzaldean; irailean 2.904 langabetu, 2.930 urrian. Gipuzkoari dagokionez, ordea murriztu egin da langabetu kopurua azken bi hilabeteotan; 29.281tik 29.200ra.
Osasun krisialdi betean gineneko langabetu kopurutik urrun gaude Usurbilen. 2020ko uztailean jo zuen goia Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 299 langabeturekin.
Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, gizonezkoak baino (80) emakumezko gehiago (119) izaten segitzen du Usurbilek, urriko zenbakiei erreparatzen badiegu. Aldiz, emakumezkoak baino (124) gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da (141). Iragan hilabetean erregistraturiko kontratu kopuruak beherantz egin du; 390 izan ziren irailean, 263 urrian. Gehienak, 212, aldi baterako.
2022ko urria
Usurbil: 199. Buruntzaldea: 2.930. Gipuzkoa: 29.200.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 80.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 21.
45 urtetik gora: 46.
Emakumezkoak: 119.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 53.
45 urtetik gora: 57.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 23.
Eraikuntza: 9.
Zerbitzuak: 144.
Aldez aurreko lanik gabe: 15.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 634.
Astigarraga: 232.
Hernani: 870.
Lasarte-Oria: 768.
Urnieta: 227.
Usurbil: 199.
Guztira: 2.930.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.200.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 263.
Aldi baterakoak: 212 (118 gizonezko, 94 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 34 industrian, <5 eraikuntzan eta 224 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 141 lan kontratu gizonezkoenak, 124 emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 259.
Astigarraga: 442.
Hernani: 720.
Lasarte-Oria: 272.
Urnieta: 210.
Usurbil: 263.
Guztira: 2.166.
Gipuzkoa: 22.125.
2022ko iraileko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.