Eguberriak

Abenduaren 26tik 28ra, Gabonetako haur parkea Oiardo kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2022ko abenduaren 23a

Gabon hauetan, haurrek gabonetako Haur Parke ederraz gozatzeko aukera izango dute Oiardo kiroldegian.

Abenduko azken egunetan izango da aurtengo Haur Parkea 2-12 urte bitarteko umeei zuzenduta. Abenduaren 26, 27 eta 28an izango da, astelehenetik asteazkenera, alegia, biak barne, goiz eta arratsaldez. 11:00-13:00 bitartean egongo da zabalik goizez, eta 16:30-19:30 arratsaldez. Usurbilgo Udala arduratuko da aurten ere, ekimen hau antolatzeaz.