Eguberriak

Abenduaren 31n, San Silvestre lasterketa

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 23a, 19:42

Aurrten ere, 2022 urteari agur esateko Hurbilago Usurbilgo ostalarien eta merkatarien elkarteak San Silbestre herri lasterketa antolatu du. Izen-ematea doan izango da, eta bi modutara eman daiteke izena: gertuago.eus atarian edota egunean bertan lasterketa hasi baino lehen. Frontoian elkartuko dira arratsaldeko 17:00etan korrika egin nahi duten guztiak.

‘650 Usurbil Bizi’ otarren zozketa

Lasterketaren amaieran oparien banaketa egingo dute, bai eta “650 Usurbil Bizi” herriko ekoizle eta sortzaileen produktuez hornituriko otarren zozketa ere.