Oiardo kiroldegian
Abenduaren 30ean izango da hori, ostiralez, goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko zortzietan amaituta.
Puntako taldeen topagunea
Mirotz gaztea eskubaloi jokalari amorratua zen eta Usurbil KE taldean jolasten zuen. Entrenatzaile lanetan ere ibili zen herriko gaztetxoenekin. Herritarrak sorpresaz hartu zituen haren heriotzak eta garai samintsuak bizi izan zituzten. Haren omenez, Usurbil KEk infantil txapelketa antolatu izan du urtero (2020 eta 2021ean izan ezik) punta-puntako taldeak Usurbilera ekarrita.