Eguberriak

Abenduaren 22an, Zumarteko saxo taldearen kontzertua

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 08:10

Zer lirateke gabonak musikarik gabe? Zumarte Musika Eskolako Saxo Taldeak urteak daramatza filosofia horri jarraiki gabonen bueltan kalera ateratzen, eta aurten ere halaxe egingo dute ostegun honetan, hilaren 22an. Kale kontzertua eskainiko dute 19:00etan hasita. 

Gabonetako abestiez gain, bestelakoak ere joko dituzte. Lekua zehazteke daukate, eguraldiaren arabera mugitu beharko direlako, baina frontoi inguruan zein Artzabal inguruan ibili ohi dira.

Aurretik, hilaren 20an, abesbatzek elizan egindako kontzertuekin Zumarte Musika Eskola gabon betean sartu zen.