Eguberriak

Gabonetan murgilduta dago Santuenea

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 08:16

Usurbilgo kaxkoan hainbat ekitaldi izango dira Gabonetan, baina baita auzoetan ere. Auzoetako elkarteek buru-belarri egin dute lan aurtengo Gabonak aurreko biak ahazteko modukoak izan daitezen. Santuenean, San Tomas Egunean (hilaren 21ean), txistorra-banaketa egingo dute nahi duten guztientzat Santuenea elkartearen atarian.

 

Abenduak 21 asteazkena

18:30 San Tomas Eguneko txistorra-banaketa, Santuenea 12 atarian, Dj GorkaMendiren musikarekin.

 

Abenduak 24 larunbata

Olentzerorekin kantuan.