Eguberriak

Eguberrietako agenda, egunez egun

Noaua Aldizkaria 2022ko abenduaren 23a

Eguberriak ekitaldiz beteta datoz. Hauxe da deialdi guztiekin osatu dugun agenda modukoa. 

Abenduak 22, osteguna

Goizean zehar, Udarregi Ikastolakoen San Tomas festa eta kantu-jirak herrian barrena. Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

18:00 Urteko azken udalbatzarra. Deitzailea: Usurbilgo Udala.

19:00 Saxo Taldearen kale kontzertua.Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.

 

Abenduak 23, ostirala

Aginagako eta Zubietako eskolakoen kantu-jirak.

11:00 LH 5-6 mailetako ikasleentzako irakurketa-solasaldia liburutegian Yolanda Arrietarekin. Bere “Nitaz ahaztu dira” liburua hartuko dute ahotan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

18:00 Ziortzakoen San Tomas festa Askatasuna plazan. Antolatzailea: Ziortza.

18:00 Olentzeroren etorrera Aginagara Sekañatik. Gutun bilketa Eliza Zaharrean.

Antolatzailea: Eliza Zaharra elkargunea.

20:00 “Kantuz etxera bidera gertu” ekitaldia Sutegin. Antolatzailea: Sare.

 

Abenduak 24, larunbata

Olentzerori harrera ekitaldiak eta kantu saioak

  • Aginaga: 09:00 Kantu-jira etxez etxe elizatik abiatuta. 15:00ak alderako Aginaga kaxkoan. Antolatzailea: Katekesi taldea.
  • Santuenea: Olentzerorekin kantuan.
  • Zubieta: 16:00 Kantu eskea Artzabaletatik abiatuta. Antolatzaileak: herritar talde bat.
  • Kalezar-Kaleberri: 17:00 Olentzeroren etorrera Kalezartik.
  • 18:00ak inguruan harrera Dema plazan.

Oharra: abenduaren 16tik aurrera postontziak herriko gune desberdinetan. Antolatzaileak: herritarrak, eragileak, Usurbilgo Udala.

 

Abenduak 26-28

11:00-13:00/16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian 2-12 urte artekoentzat. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

 

Abenduak 26/29

16:00-21:00 Irteerak Gaztelekutik Donostiako Txuri Urdinera. Antolatzailea: Gaztelekua.

 

Abenduak 27, asteartea

Ernai eta Ikamaren topaketa:

  •  11:30 “Hezkuntza eta osasun mentala” mahaingurua Gazte Lokalean.
  • 16:30 “Sexualitatea deseraikitzen” tailerra Gazte lokalean.
  • 18:30 Poteo olinpiadak Aitzagatik.
  • 21:00 Afaria Aitzagan.

 

Abenduak 28, asteazkena

18:00 Mahaingurua Sutegin: “Ingurumena, ekologismoa eta energia. Zein eredu nahi dugu Usurbilen?”. Hizlariak: Mikel Otero, Alazne Arruti eta herri mugimenduko kide bat. Antolatzaileak: Usurbilgo Ernai, Sortu eta Aitzaga elkartea.

 

Abenduak 29, osteguna

19:00 “Bi arnas” proiektuaren aurkezpena eta dokumentalaren proiekzioa Sutegin. Antolatzaileak: Usurbilgo Ernai, Sortu eta Aitzaga elkartea.

 

Abenduak 30, ostirala

9:00-20:00 Mirotzen omeneko infantil mailako 13. Eskubaloi Txapelketa Oiardo Kiroldegian. Amaieran, sari banaketa. Antolatzailea: Usurbil Kultur Elkartea.

19:00 “Egia bide, askatasuna amets” ekitaldia frontoian. Antolatzaileak: Usurbilgo Ernai, Sortu eta Aitzaga elkartea.

 

Abenduak 31, larunbata

17:00 Hurbilago San Silbestre herri lasterketa. Segidan, oparien zozketa parte hartzaileen artean eta “650 Usurbil Bizi” otarren banaketa (zozketa bezperan). Antolatzailea: Hurbilago elkartea.

20:00 Preso, iheslari eta deportatuen aldeko topa berezia Dema plazan. Antolatzaileak: Usurbilgo Ernai, Sortu eta Aitzaga elkartea.

 

Urtarrilak 1, igandea

01:00 IñakiMusik Dj-a Usurbilgo frontoian. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

 

Urtarrilak 5, osteguna

Errege kabalgata:

11:30 Erregeen postaria frontoian.

17:00 Erregeen kabalgataren hasiera.

19:00 Erregeen kabalgatari harrera frontoian. Antolatzailea: Ziortza K.E.

 

Urtarrilak 7, larunbata

17:00 Manifestazioa Bilbon, “Etxera bidea gertu” aldarripean. Autobus zerbitzua Usurbildik. Antolatzailea: Sare.

 

Erakusketak

Abenduaren 31ra arte

Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari lotutako erakusketa Sutegin. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

 

Urtarrilaren 7ra arte

Usurbilgo 2022ko sorkuntza uztaren erakusketa Sutegin. Antolatzaileak: Sutegi udal liburutegia eta NOAUA! Kultur Elkartea.