9 langabetu gehiago azaroan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 5a, 09:02

208 langabetu zenbatu zituzten azaroan Usurbilen.

Ohi baino beranduago kaleratu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak, azaroari dagozkion langabezia datuak. Urriko zenbakiekin alderatuta, gorantz egin du lanik gabeko herritarren kopuruak tarte honetan; 199tik 208ra. 9 langabetu gehiago beraz. Gizonezkoen artean 80tik 85era igo da aipatu kopurua, emakumezkoen artean 119tik 123ra.

Azaroan hitzartutako kontratuen kopuruak, aldiz, beherantz egin du; urrian 263 izan ziren, 26 gutxiago 237 2022ko azkenaurreko hilabetean. Gehienak, 172, aldi baterako erregistratuak. Gutxitan gertatzen den moduan, oraingoan bai, gizonezkoak (111) baino emakumezko gehiago (126) kontratatu da.  

Usurbildik kanpo, eskualdean beherantz egin du langabetu kopuruak eskualdean urritik azarora; 2.930etik 2.901era; 29.200etik 29.086ra murriztu da Gipuzkoan.

2022ko azaroa
Usurbil: 208.     Buruntzaldea: 2.901.    Gipuzkoa: 29.086.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 85.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 49.
 

Emakumezkoak: 123.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 54.
45 urtetik gora: 59. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 27.
Eraikuntza: 9.
Zerbitzuak: 144.
Aldez aurreko lanik gabe: 21.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 613.
Astigarraga: 236.
Hernani: 891.
Lasarte-Oria: 742.
Urnieta: 211.
Usurbil: 208.
Guztira: 2.901. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.086.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 237.
Aldi baterakoak: 172 (76 gizonezko, 96 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 41 industrian, 8 eraikuntzan eta 187 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 111 lan kontratu gizonezkoenak, 126 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 285.
Astigarraga: 300.
Hernani: 578.
Lasarte-Oria: 229.
Urnieta: 226.
Usurbil: 237.
Guztira: 1.855.

Gipuzkoa: 19.100.

2022ko urriko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.