Koxkatxo bat gorantz langabetu kopurua abenduan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 12a, 09:12

Abenduan 210 langabetu zeudela jakinarazi zuen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen.

Usurbilen urrian baino 9 langabetu gehiago zeudela berri eman zuen azaroan Estatuko Englegu Zerbitzuak. Abenduan azaroan baino 2 gehiago, 210 guztira. Gorakada orokorra izan da; azaroan baino 70 langabetu gehiago zenbatu dituzte eskualdean (guztira 2.971) eta 351 gehiago Gipuzkoan (29.437). 

Usurbilgo datuetara itzulita, gizonezkoen artean eman da igoera; azaroan baino 5 langabetu gehiago zenbatu zituzten abenduan, emakumezkoen artean aldiz hiru langabetu gutxiago. 

Kontratazio zenbakiei dagokienean, 237tik 224ra murriztu da erregistraturiko kontratu kopurua. Gehienak ohi bezala, 176 aldi baterako hitzartuak. Ezohikoa den arren, gizonezkoak baino (91) emakumezko gehiago kontratatu zituzten urte amaieran, 133 guztira.

2022ko abendua
Usurbil: 210.     Buruntzaldea: 2.971.    Gipuzkoa: 29.437.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 90.
25 urtetik behera: 14.
25-44 urte artean: 26.
45 urtetik gora: 50.
 

Emakumezkoak: 120.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 50.
45 urtetik gora: 61. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 25.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 151.
Aldez aurreko lanik gabe: 22.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 651.
Astigarraga: 246.
Hernani: 914.
Lasarte-Oria: 745.
Urnieta: 205.
Usurbil: 210.
Guztira: 2.971. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.437.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 224.
Aldi baterakoak: 176 (73 gizonezko, 103 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 32 industrian, <5 eraikuntzan eta 185 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 91 lan kontratu gizonezkoenak, 133 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 218.
Astigarraga: 350.
Hernani: 554.
Lasarte-Oria: 182.
Urnieta: 203.
Usurbil: 224.
Guztira: 1.731.

Gipuzkoa: 17.875.

2022ko azaroko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.