NOAUA! podcasta

Ilazki Gainza: "Emakume erreferenteei argia emateko jaio da EmariAPP aplikazioa"

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 10a, 08:26

Kalaka kooperatibak EmariAPP mugikorretarako jolas-aplikazio berria aurkeztu du. Emakume erreferente baten bizitzaren inguruko pistak irakurriz, nor den asmatzean datza jolasak. Ilazki Gainza izan da gailu honen sortzaileetako bat eta ondoko elkarrizketan xehetasun ugari eskaini dizkigu.

Aplikazio honen helburu nagusia, "gizartean emakumeei dagokien aitortza egitea da. Kultura orokorraren parte egitea euren izen-abizenak". Historian zehar "egin dituzten ekarpen esanguratsuak zeintzuk diren ezagutaraziz", Kalaka kooperatibakoek aditzera eman dutenez.

EmariAPP aplikazioak hortaz, sentsibilizazioan eragin nahi du baina modu ludiko batean. "Baduzue dagoeneko jolas berri bat, euskararen eguneroko erabilera sustatzeko zuen inguruan. Era berean, berdintasunerako sentsibilizazioa modu eroso eta errazean lantzeko baliabidea duzue esku artean".

 

Lotura honetan duzue aplikazioa deskargagarri: https://emariapp.kalaka.eus/