NOAUA! podcasta

Aritz Resines: “Sexu aholkularitza gunean zerbitzu integral bat eskainiko dugu”

Erredakzioa 2023ko ots. 17a, 07:23

Gaurkoan, NOAUA! audio podcastean, Aritz Resines Ruiz. Xelebreak Aniztasuna elkarteko kideetako bat da eta duela aste batzuetatik hona Usurbilgo sexu aholkularitza zerbitzua kudeatzen dute. Euren eskaintzari buruzko hainbat argibide eman dizkigu.

Aurrerantzean, Xelebreak Aniztasuna elkarteak kudeatuko du sexu aholkularitza zerbitzua. Bi astean behin, Parekidetasun Saileko bulegoan (Zumarte ondoan) izango dira. Astelehenetan, arratsaldeko 17:00-19:00 artean, Kale Nagusia 43an. Edonola ere, emailez edo telefonoz ere atendituko dituzte usurbildarren deiak.

 

Harremanetarako:

sexuaholku@usurbil.eus

650 232 714.

Web orrialdea: xelebreak.com