Azken hamarkadako aurrekontu dirutsuenak behin betiko onartuak daude. Hala berri eman du Usurbilgo Udalak, ostiral honetako, otsailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu duen iragarkian. 13.218.200 euro izango ditu Usurbilek 2023ko erronkei heltzeko, azken hamarkadako diru kopuru gehien. Osasun krisialdian murgildu ginenetik EHBilduk finkatua duen lehentasun nagusiari eutsiko dio aurten; “kolektibo eta herritar zaurgarrienak babestea eta laguntzea. Estaldura soziala handitzeko apustua egin genuen orduan, eta bide hori jorratzen jarraitzen dugu”.
Urte amaieran hasieraz onartu ostean, "jendaurreko erakusketaren legezko epea amaitu delarik eta inolako erreklamazio edo oharrik egin ez denez", aipatu moduan automatikoki behin betiko onartu dira udal aurrekontuok.
Kapituluka, modu honetan banatu ditu Udalak diru-sarrerak eta gastuak:
SARRERAK
1 Zuzeneko zergak ................................... 3.080.675,00
Guztira ....................................... 13.218.200,00
GASTUAK
1 Pertsonal gastuak ................................. 4.602.570,00
3 Finantza gastuak .................................. 50.000,00
4 Transferentzia arruntak ........................ 1.097.663,00
5 Kreditu globala ...................................... 100.000,00
6 Inbertsio errealak .................................. 1.465.023,00
7 Kapital transferentziak ......................... 203.000,00
8 Finantza aktiboak ................................. 0,00
9 Pasibo finantzarioak ............................. 255.000,00
Guztira ....................................... 13.218.200,00