Abenduan baino sei langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak urte hasieran Usurbilen; 210etik 204ra murriztu da lanik gabeko herritarren kopurua udalerri honetan. Nabarmentzeko datu bat; abendutik urtarrilera gutxitze hau emakumezkoen artean izan da. Abenduan 120 langabetu emakumezko zituen Usurbilek, 110 otsailean. Aldiz, 90 gizonezko langabetu abenduan, gehiago, 94 urtarrilean.
Eskualdean eta Gipuzkoan ere ugaritu egin da langabetu kopurua denbora tarte berean; 2.971tik 3.038ra eskualdean, 29.437tik 29.885era herrialde mailan.
Joera bera izan du kontratazioak ere. 224tik 257ra gehitu da erregistraturiko kontratuen kopurua, abendutik urtarrilera. Gehienak, 204, aldi baterako. Emakumezko langabetu kopurua gutxitu egin da aipatu moduan, emakume gehiago kontratatu dira (146) gizonezkoak baino (111).
2023ko urtarrila
Usurbil: 204. Buruntzaldea: 3.038. Gipuzkoa: 29.885.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 94.
25 urtetik behera: 15.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 56.
Emakumezkoak: 110.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 48.
45 urtetik gora: 56.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 26.
Eraikuntza: 6.
Zerbitzuak: 149.
Aldez aurreko lanik gabe: 16.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 656.
Astigarraga: 246.
Hernani: 955.
Lasarte-Oria: 769.
Urnieta: 208.
Usurbil: 204.
Guztira: 3.038.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.885.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 257.
Aldi baterakoak: 204 (91 gizonezko, 113 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 47 industrian, <5 eraikuntzan eta 206 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 111 lan kontratu gizonezkoenak, 146 emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 254.
Astigarraga: 329.
Hernani: 528.
Lasarte-Oria: 183.
Urnieta: 162.
Usurbil: 257.
Guztira: 1.713.
Gipuzkoa: 17.689.
2022ko abenduko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.