2023/02/17 17:00-20:00

Deialdia

Turkia eta Siriako lurrikaretan kaltetuentzako laguntza bilketa

Turkia eta Siriako lurrikaretan kaltetuentzako laguntza bilketa
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Ordua: 17:00-20:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza, Zumetaren muralaren parean.
Zehaztasunak: Zaporeak elkarteak eginiko deialdiarekin bat eginez, Turkiako eta Siriako lurrikaretan kaltetuentzako laguntza bilketa bideratuko du herritar talde batek otsailaren 17an. Laguntza biltzeko bideok zabaldu dituzte:
-Oinarrizko produktuen bilketa: txerri haragirik gabeko lekaleak kontserban, arraina kontserban, arroza, pasta, esnea, haurtxoentzako esne hautsa eta baita garbiketa pertsonalerako produktuak ere (xaboia, konpresak, fardelak…).
-Diru ekarpenak:
Kutxabank:
ES14 2095 5092 00 9115250322
Laboral K.: ES71 3035 0103 88 1030035880
Bizum: 00435
Deitzailea: herritar talde bat.