NOAUA! podcasta

Miren Ros: "Pantailek gugan eragin itzela dute eta menpekotasun handia sortzen dute"

Erredakzioa 2023ko ots. 24a, 07:39

Miren Ros hezitzailea Bidelagun proiektuko burua da. Familiei laguntza emateko egitasmo bat da eta gai ezberdinei buruzko hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen ditu: elikadura, sexualitatea, bullying-a, eskola egokitzapena… Horiekin batera, mugikorren erabilera da arreta gehien pizten duen tematika. Martxoaren 6tik aurrera, pantailen erabilera egokiari buruzko formakuntza saio bat eskainiko du Udarregi ikastolan.

Udalarekin eta Udarregirekin elkarlanean

“LH5, LH6 eta DBH1ko ikasleei formakuntza eskaini ondoren, geletan ikasleekin landutakoa azalduko digu gurasooi Miren Rosek”, Hitz Ahotik azaldu digutenez. Talde eragilearen berri ere emango da bilera horretan. “Maiatzeko saioan berriz, interesatu orok nahi adina kezka plazaratzeko eta lantzeko aukera izango du”.

Ikastaro hau antolatzeko, Hitz Ahok Udalaren eta Udarregi ikastolaren laguntza jaso du.

 

Ikastaroa Udarregin:

  • DBH1eko ikasleen formakuntza: martxoak 6 astelehena.
  • LH5eko ikasleen formakuntza: martxoak 27 astelehena.
  • LH6ko ikasleen formakuntza: martxoak 28 asteartea.
  • Gurasoekin: apirilak 25 asteartea, arratsaldeko 17:30ean Udarregi ikastolako jangelan.
  • Interesa duten herritar ororekin: gurasoak, irakasleak, hezitzaileak, teknikariak… Maiatzak 2 asteartea, arratsaldeko 17:00etan Potxoenean.  ‘Gure aukera, guk 16’ Zarauzko guraso taldeak gonbidatu gisa hartuko du parte.