2023/03/05 11:30

Deialdia

Zumetaren muralaren kontserbazio lanak ezagutzeko bisita

Zumetaren muralaren kontserbazio lanak ezagutzeko bisita
Zumetaren muralaren aurrean, Usurbil

Ordua: 11:30.
Tokia: Zumetaren muralaren aurrean.
Zehaztasunak: "Udalak eta Zumeta Arte Estudioak, elkarlanean, Zumetaren muralaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte. Kontserbazio lanak izan dira abiatzen lehenak; Artyco enpresa ari da zeregin horretan, eta lan horren inguruko azalpenak emango dituzte; muralean bertan, Usoa Zumetak eta Artycoko kide Azucena Priorrek. Azalpenak ahalik eta modurik egokienean emate aldera, taldea mugatua izango da, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea".
Gidariak: Usoa Zumeta (Zumeta Arte Estudioa) eta Azucena Prior (Artyco).
Izen-ematea: doan, 650usurbilbizi.eus atarian.
Antolatzaileak: Zumeta Arte Estudioa eta Usurbilgo Udala.