2023/03/11 19:00

Kantua

Hirusta Trio taldearen emanaldia

Hirusta Trio taldearen emanaldia
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 19:00.
Tokia:
Sutegiko auditorioa.
Ekitaldia:
Hirusta Trio taldearen "Matrioshka baten soinu geografia".
Sarrerak: 5 eurotan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus plataforma bidez.
Zehaztasunak: "Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen  "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea. Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio". 
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.