NOAUA! podcasta

"Energia-kooperatiba bat eratzera goaz"

Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 08:03

Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea kooperatiba batean bilakatzeko bidean da. Datorren asteartean, martxoak 21, Potxoenean batuko dira eta bertan azalduko dituzte kooperatibako kide izateko eman beharko diren urratsak. Alazne Arruti, Itxaso Santxez eta Pello Aranburu talde eragilean ari dira lanean eta xehetasun ugari eskaini dizkigute.

Udalak energia berriztagarrien inguruko hitzaldi bat antolatu zuen iazko udaberrian. Komunitate bat osatzeko planteamendua ekitaldi horretan bertan egin zen. 50 bat lagunek agertu zuten interesa eta iaztik hona talde eragile bat aritu da lanean. Laster batean, komunitate honek kooperatiba izaera hartuko du modu ofizialean.

Orain arteko egindakoa eta aurrera begira dituzten asmoen inguruko azalpen ugari eskaini dizkigute eta podcast honetan dituzue entzungai.

 

Martxoaren 21an asteartea, bilera Potxoenean

Xehetasun gehiago eskainiko dituzte martxoaren 21erako antolatu duten hitzaldian. Potxoenean batuko dira, arratsaldeko 19:00etan, eta interesa duen edonork ateak zabalik topatuko ditu.

Kooperatiba honetako kide izan nahi duen orok hortaz, martxoaren 21eko bilerara agertu dadila edo e-posta honetara idatz dezala bestela: info@ebkusurbil.eus