2023/03/17 18:00

Deialdia

Lasterketa solidarioa

Lasterketa solidarioa
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Zehaztasunak: Nepalgo emakumeen bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko Nepalalda GKE-a laguntzeko aste solidarioa antolatu dute Udarregi Ikastolako LH 6ko ikasleek.

Korrika solidarioa frontoitik:
18:00 Txikiak. Ibilbidea: frontoia, Bordatxoko biribilgunea, Zubiaurrenea, Askatasuna plaza, frontoia.
18:30 Gazteak eta helduak. Ibilbidea: frontoia, Bordatxoko biribilgunea, Puntapax kalea Aranerrekara arte, Errekatxiki kalea Zubiaurrenearen lotunera arte, Askatasuna plaza, frontoia.
Oinez nahiz korrika egin osatu ahalko dira ibilbideok. Baina lasterketa ez da lehiakorra izango.

-Denda solidarioa frontoian jarriko dute. Bertan, besteak beste, martxoaren 13tik 16ra 16:20-16:40 artean Agerialdeko frontoi estalian salgai izango dituzten produktuekin batera, ikasleek sukaldaturiko pintxoak (1,50 euro) eta iturriko ura dastatzeko aukera.

Informazio gehiago: nepaldala.org

Antolatzailea: Udarregi ikastola.