198 langabetu otsailean

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 16a, 08:20

Berriz ere 200 langabetu baino gutxiago ditu Usurbilek, iazko urrian bezala. Emakumeen artean murriztu da lanik gabeko herrikide kopurua.

Azken hilabeteotako joerari jarraiki, berriz ere gutxitu egin da langabetu kopurua Usurbilen. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, lanik gabeko 198 herrikide zituen udalerri honek otsailean, urtarrilean baino 6 gutxiago, 204 zituen urte hasieran. Berrehunetik gora baita iazko udazkenean, 210 abenduan, 208 azaroan.

Berriz iazko urrira gerturatu da otsaileko Usurbilgo langabetu kopurua; 199 ziren orduko hartan. Oraingoan ere emakumezko langabetu kopurua murriztu da; 10 langabetu gutxiago zenbatu zituzten urtarrilean, beste sei gutxiago otsailean, 104 guztira. Halere, gizonezkoak baino (94) emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek.

Eskualdeko datuei dagokienez, antzeko datuetan mantentzen da langabetu kopurua; 3.038 ziren urtarrilean, zazpi gehiago otsailean. Gipuzkoan, aldiz, murriztu egin da denbora tarte berean; 29.885etik 29.637ra.

Kontratazio datuei dagokienean, kontratu gutxiago erregistratu ziren otsailean; 257 urtarrilean, 220 hilabete beranduago. Gehienak, ohi bezala, aldi baterako, 178. Azken aldian gertatzen ari den moduan, otsailean ere, emakumezko gehiago kontratatu zen (91) gizonezkoak baino (87).

2023ko otsaila
Usurbil: 198.     Buruntzaldea: 3.045.    Gipuzkoa: 29.637.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 94.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 24.
45 urtetik gora: 58.
 

Emakumezkoak: 104.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 43.
45 urtetik gora: 54. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 19.
Eraikuntza: 6.
Zerbitzuak: 147.
Aldez aurreko lanik gabe: 19.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 678.
Astigarraga: 241.
Hernani: 939.
Lasarte-Oria: 772.
Urnieta: 217.
Usurbil: 198.
Guztira: 3.045. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.637.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 220.
Aldi baterakoak: 178 (87 gizonezko, 91 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 48 industrian, - eraikuntzan eta 170 zerbitzuetan.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 206.
Astigarraga: 326.
Hernani: 475.
Lasarte-Oria: 214.
Urnieta: 179.
Usurbil: 220.
Guztira: 1.620.

Gipuzkoa: 16.371.

2023ko urtarrileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.