“Ni moduan, gazte asko gerturatu dira Usurbilera eta inguruko herrietara”, azaldu du bere hitzaldiaren hasieran. Eta hiru jarduera azpimarratu ditu segidan, EAJ-k sustatuko dituen hiru ekimen, elkarlotuta daudenak.
“Etxebizitza eskaintza handitzea”, hori izango da EAJ-PNVk bultzatuko duen jardueretako bat. Honen inguruan, “Usurbilgo plan orokorrean alegazio batzuk egin ditugu eta horretan jarraituko dugu, etxebizitzerako lur sailak handitzeko eskaerak eginez”.
“Ekonomia jarduerak sustatzea” izango da EAJ-PNVk jarraituko duen beste lan-ildoa. “Horretarako gaur egun dauden industria-guneak eraberritu egingo ditugu, eta industria-gune berri batzuk proposatuko ditugu, enpresa teknologikoak erakartzeko. Inguruko herrietan dagoen lur saila falta ikusita, aukera hori aprobetxatu behar dugu”.
Eta azkenik, “herrira jendea erakartzeko”, balio batzuk azpimarratu ditu: “herria euskaltzalea izan behar da, berdinzalea, kulturalki anitza eta erosoa usurbildar guztientzat”.