Apirilaren 3an

Zero Zabor ziurtagiriari buruzko jardunaldirako izen-ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 28a, 09:37

Lau izar eskuratu ditu Usurbilgo udalerriak Zero Zabor ziurtagirian. "Orain arte izar kopuru handiena lortu duen herria da Usurbil, Italiano Capannorirekin batera, hau da, Zero Zabor mugimendua Europan sortu zen udalerriaren pare", egunotan Udalak berri eman duenez. Datorren astelehenerako jardunaldi eguna iragarri du.

Lau izarreko ziurtagiria eskuratu berritan, Zero Zabor Ziurtagiria hizpide duen jardunaldi eguna antolatu du Usurbilgo Udalak hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen Hobeki elkartearekin batera, datorren astelehenerako, apirilaren 3rako Potxoenean. Presentzialki edo telematikoki, online zuzenean jarraitu ahalko da jardunaldia. Modu batean edo bestean parte hartzeko izena aurrez eman beharko da, albiste honetan duzuen estekan klikatuta.

"Jardunaldiak bi helburu ditu. Batetik, ziurtagiriaren inguruko azalpenak ematea, eta, bestetik, jakinaraztea ziurtagiri hori ez dela soilik udalerriei bideratua, baita komertzioei eta enpresei ere", berri eman dute antolatzaileek.

Jardunaldia: Zero Zabor ziurtagiria
Apirilak 3, astelehena
Tokia:
Potxoenea (streaming bidez ere jarraitu ahalko da).

Egitaraua:
10:00
Sarrera. Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea) eta Joan Marc Simon (Zero Waste Europeko zuzendaria).
10:20 Udal mailako zero zabor ziurtagiria Europan, Espainian eta Europan. Daisee Aguilera (Espainiako zero zabor ziurtagirien koordinatzailea) eta Ibon Goikoetxea (Usurbilgo Udaleko ingurumen teknikaria).
11:00 Atsedenaldia.
11:15 Komertzio eta enpresentzako zero zabor ziurtagiria. Kaisa Karjalainen (Mission Zero Academyko zuzendaria).
12:00 Amaiera.

Oharra: jardunaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da.
Izen-ematea: jardunaldirako izen-ematea
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Hobeki elkartea.