2023/05/28 09:00-20:00

Deialdia

#M28 Udal eta foru hauteskundeak

#M28 Udal eta foru hauteskundeak
Usurbil

Udal eta foru hauteskundeak
8:00 Hauteslekuetan egon beharko dute, mahaietan lan egitea egokitu zaien herritarrek. Bozketa gunea prestatu beharko dute.
9:00 Hauteslekuen irekiera.
9:00-20:00 Bozkatzeko epea. 
Egunean zehar,hauteskundeotako parte hartze datuak emango dira ezagutzera.
20:00 Hauteslekuen itxiera eta bozken zenbaketa.

Hauteslekuak: Kaxkoan Udarregi Ikastola, Haur Eskola Kalezarren, Lanbide Eskola Zubietan (Usurbil aldean bizi direnentzat. Donostia aldekoek Zubietako Eskola Txikian bozkatu beharko dute), Santuenea Auzo Elkartea eta Aginagako Eskola. Norbera non dagoen erroldatua, hautesleku batean edo bestean bozkatu beharko du. Ez ahaztu nortasun agiria eramatea.
Egongo diren hautetsontzi kopurua: 2.
Bozkatu ahalko dena:
-Usurbilgo Udal hauteskundeetara aurkeztu diren hautagai zerrendetako bat.
-Gipuzkoako foru hauteskundeetara aurkeztu diren hautagai zerrendako bat.

Zubietako Herri Batzarreko hauteskundeak
Ordutegia: 
9:00-20:00.
Tokia: Kaxkape.
Hautetsontzi kopurua: 1.
Bozkatu ahalko dena:
-Usurbil aldeko zubietarrek hauteskundeotarako aurkeztu diren hautagaietako bat hautatu ahalko dute.
-Donostia aldeko zubietarrek hauteskundeotara aurkeztu diren hautagaietako bat hautatu ahalko dute.