Zero Zabor ziurtagiriari buruzko jardunaldi eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 3a, 06:18

Lau izar eskuratu ditu Usurbilgo udalerriak Zero Zabor ziurtagirian. Ziurtagiri honi buruzko jardunaldi eguna antolatu du gaurko Usurbilgo Udalak.

Lau izarreko ziurtagiria eskuratu berritan, Zero Zabor Ziurtagiria hizpide duen jardunaldi eguna antolatu du Usurbilgo Udalak hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen Hobeki elkartearekin batera, astelehen honetarako, apirilaren 3rako Potxoenean. Presentzialki edo telematikoki, online zuzenean jarraitu ahalko da jardunaldia.

"Jardunaldiak bi helburu ditu. Batetik, ziurtagiriaren inguruko azalpenak ematea, eta, bestetik, jakinaraztea ziurtagiri hori ez dela soilik udalerriei bideratua, baita komertzioei eta enpresei ere", berri eman dute antolatzaileek.

Esteka honen bidez segi daiteke jardunaldia. "Zoom bidez jarraitu nahi izatekotan: labur.eus/224Sb ", Udalak ohartarazi duenez.

 

Jardunaldia: Zero Zabor ziurtagiria
Apirilak 3, astelehena
Tokia:
Potxoenea (streaming bidez ere jarraitu ahalko da).

Egitaraua:
10:00
Sarrera. Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea) eta Joan Marc Simon (Zero Waste Europeko zuzendaria).
10:20 Udal mailako zero zabor ziurtagiria Europan, Espainian eta Europan. Daisee Aguilera (Espainiako zero zabor ziurtagirien koordinatzailea) eta Ibon Goikoetxea (Usurbilgo Udaleko ingurumen teknikaria).
11:00 Atsedenaldia.
11:15 Komertzio eta enpresentzako zero zabor ziurtagiria. Kaisa Karjalainen (Mission Zero Academyko zuzendaria).
12:00 Amaiera.

Oharra: jardunaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da.
Izen-ematea: jardunaldirako izen-ematea
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Hobeki elkartea.