Langabetu kopuruan izaten ari den murrizketak ez du etenik iazko abendutik; 210 ziren hilabete hartan, 204 urtarrilean, 198 otsailean, eta zazpi gutxiago martxoan. Estatuko Enplegu Zerbitzuak martxoko datuak eman ditu ezagutzera. 191 langabetu zenbatu ditu joan den hilabetean udalerri honetan. Aurreko urteetan, aipatu erakunde beretik helarazitako datuen artean arakatzen hasita, ez da denbora luzez halako datu baxurik erregistratu. 2008an izan zen langabetu kopuru hain baxua udalerri honetan.
Langabetu kopurua orohar murriztu arren, azken hilabete honetan zehazki, gehitu egin da lanik gabeko emakumeen kopurua. 104 ziren otsailean, 108 martxoan. Gizonezkoen artean gutxitu da nagusiki; 94 ziren otsailean, 83 martxoan. Ohi bezala, langabetu gehienak zerbitzuen sektorekoak izaten segitzen dute, 191tik 143 hain zuzen.
Kontratazio datuei dagokienean, otsailetik martxora 220tik 287ra arte gehitu da Usurbilen erregistraturiko kontratu kopurua. Gehienak, 226, aldi baterako. Emakumezko langabetu gehiago izan arren, emakumezkoak baino (120 inguru) gizonezko gehiago kontratatu zen iragan hilabetean (170 inguru).
Joera bera
Usurbilen bezala, eskualdean eta Gipuzkoan ere murriztu egin zen langabetu kopurua martxoan; Buruntzaldean 3.045 zenbatu zituzten otsailean, 144 gutxiago, 2.901 martxoan. Gipuzkoan 29.637 langabetu otsailean, 1.207 gutxiago, 28.430 martxoan. Erregistraturiko kontratu kopurua gehitu egin da aipatu bi eremuotan. Buruntzaldean 1.620 izan ziren otsailean, 1.976 martxoan. Gipuzkoan, 16.371 otsailean, 20.604 martxoan.
2023ko martxoa
Usurbil: 191. Buruntzaldea: 2.901. Gipuzkoa: 28.430.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 83.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 21.
45 urtetik gora: 50.
Emakumezkoak: 108.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 42.
45 urtetik gora: 55.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 17.
Eraikuntza: 6.
Zerbitzuak: 143.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 659.
Astigarraga: 235.
Hernani: 872.
Lasarte-Oria: 735.
Urnieta: 209.
Usurbil: 191.
Guztira: 2.901.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.430.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 287.
Aldi baterakoak: 226 (134 gizonezko, 92 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 71 industrian, 7 eraikuntzan eta 208 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 170 kontratu inguru gizonezkoenak , 120 kontratu inguru emakumezkoenak
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 279.
Astigarraga: 392.
Hernani: 586.
Lasarte-Oria: 213.
Urnieta: 219.
Usurbil: 287.
Guztira: 1.976.
Gipuzkoa: 20.604.
2023ko otsaileko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.