Usurbilen txirrindulari izan nahi duten gaztetxoek Donostialdea Bizikletan eskolara jo dezakete. Bi talde dituzte. Iruki taldea, mutilen kategorietan. Goenaga Yogurrak, nesken kategorietan.
50 gaztek osatzen dute kluba eta tartean dira Usurbilgo bost mutil gazte. Oihan eta Haritz Herrera, Adur eta Eñaut Soroa eta Anje Larburu Iruki Donostialdea Bizikletan taldean ari dira ikasturte honetan.