Peru Galbetek 'Bide bazterrean Hi eta Ni kantari' izeneko film laburra aurkeztu berri du. Joxan Artzeren audio-poema batzuk baliatu ditu kutsu esperimentala duen ikusentzunezko pieza hau osatzeko. Nafarroako Punto de Vista eta Donostiako Dock of the Bay zinema jaialdietan eskaini ondoren, maiatzaren 14an Sutegin ikus ahal izango dugu. Film berria proiektatzeaz gain, kontzertu bat ere eskainiko du Galbetek.