Lau hilabetez murrizten joan ostean, joera hautsi eta martxoan baino bi langabetu gehiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak apirilean Usurbilen, guztira 193. Halere, 2008. urtetik ez da hain langabetu kopuru baxua zenbatu udalerri honetan.
Bada, aldiz, urteotan aldatu ez den ezaugarririk. Gizonezkoak baino (81) emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek (112), gehienak (106) 45 urtetik gorakoak dira eta zerbitzuen sektorekoak (146).
Apirilean gehikuntza txiki hori izan du langabeziak Usurbilen, Buruntzaldean eta Gipuzkoan, aldiz, gutxitu egin da; eskualdean 2.901tik 2.861ra, Gipuzkoan 28.430tik 28.204ra.
Erregistraturiko kontratu kopurua murriztu egin da martxotik apirilera; martxoan 287 izan ziren, 200 apirilean. Ohi bezala, gehienak, 142, aldi baterako hitzartu zituzten. Eskualdean eta Gipuzkoan ere gutxitu egin da erregistraturiko kontratu kopurua; Buruntzaldean 1.976tik 1.655era eta Gipuzkoan 20.604tik 15.912ra.
2023ko apirila
Usurbil: 193. Buruntzaldea: 2.861. Gipuzkoa: 28.204.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 81.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 22.
45 urtetik gora: 51.
Emakumezkoak: 112.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 54.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 18.
Eraikuntza: 5.
Zerbitzuak: 146.
Aldez aurreko lanik gabe: 19.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 627.
Astigarraga: 223.
Hernani: 881.
Lasarte-Oria: 732.
Urnieta: 205.
Usurbil: 193.
Guztira: 2.861.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.204.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 200.
Aldi baterakoak: 142 (85 gizonezko, 56 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 37 industrian, <5 eraikuntzan eta 159 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 120 kontratu inguru gizonezkoenak , 80 kontratu inguru emakumezkoenak
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 239.
Astigarraga: 345.
Hernani: 502.
Lasarte-Oria: 188.
Urnieta: 181.
Usurbil: 200.
Guztira: 1.655.
Gipuzkoa: 15.912.
2023ko martxoko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.