2023/06/02 17:00-20:00

Deialdia

DYA-ren "Bihotz-Biriken Suspertze" Eguna

DYA-ren "Bihotz-Biriken Suspertze" Eguna
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Ordutegia: 17:00-20:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: "Bihotz Biriken Suspertze" teknika ikasi eta gai honi buruzko sentsibilizazioa sustatzeko Gipuzkoako DYA-k postua jarriko du. "Ekainaren 1ean, asteazkenean, eta “Zure eskuek bizitza bat salba dezakete” lemapean, DYAk berriro “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.

Gainera, Bihotz-Biriken Suspertzearen (BBS/RCP) teknika oso erraza da —ikasteko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere.

Teknika hauek zein errazak diren erakusteko, probintziako hainbat puntutan stand-ak jarriko ditugu, nahi duenak suspertzearen oinarrizko teknikak DOAN ikasi ahal izateko.

Parte hartzera anima zaitez! Eta era berean lagun iezaguzu mezu hau zabaltzen zure lagunei, familiarteko, edo lankideei Youtuben DYAko kanalean jarri dugun bideoa helaraziz. Guztien artean bizitza asko salbatu ditzazkegu.

Antolatzailea: DYA Gipuzkoa.