EHBilduk 1.771 bozka eskuratu zituen maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan eta pozik sumatu dugu emaitzarekin. Pozik eta lasai. Bizkar gainetik zama handi bat kendu izan balu bezala. Epe motzean, Etxealdia auzoko biziberritzea, Zubieta-Santuenea arteko bidegorria eta zaintza eredu berrien inplementazioa izango dira udal gobernuaren lehentasun nagusiak. Elkarrizketa honen lagin bat aste honetako aldizkarian irakurriko duzue.