Langabetu kopurua nabarmen handitu da, aspaldiko igoera handiena izan da maiatzean Usurbilen. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, apirilean 193 langabetu zituen udalerri honek, 19 gehiago, 212 maiatzean.
Datuok testuinguruan jartze aldera, apirilean erregistraturiko datua ezohikoa izan zen, 2008. urtetik izandako baxuena. Urte luzeetan 200etik gorako langabetu izan du udalerri honek, azkenekoz 210 langabetu iazko abenduan, 204 urtarrilean.
Eskualdean, koxkatxo bat beherantz egin du langabetu kopuruak Buruntzaldean, 2.861tik 2.851ra. Baita Gipuzkoan ere, 28.204tik 28.037ra.
Udalerri honetara itzulita, erregistraturiko kontratu kopurua gehitu da baita; 200 izan ziren apirilean, 294 maiatzean. Haietatik gehienak (191) ohi den moduan. 164 gizonezko kontratatu ziren maiatzean, 130 emakumezko, nahiz gizonezkoak baino (86) emakumezko langabetu gehiago egon (126).
2023ko maiatza
Usurbil: 212. Buruntzaldea: 2.861. Gipuzkoa: 28.204.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 86.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 24.
45 urtetik gora: 55.
Emakumezkoak: 126.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 66.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 21.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 155.
Aldez aurreko lanik gabe: 25.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 638.
Astigarraga: 228.
Hernani: 860.
Lasarte-Oria: 719.
Urnieta: 194.
Usurbil: 212.
Guztira: 2.851.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.037.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 294.
Aldi baterakoak: 191 (101 gizonezko, 90 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 92 industrian, <5 eraikuntzan eta 197 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 164 kontratu inguru gizonezkoenak , 130 kontratu inguru emakumezkoenak
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 261.
Astigarraga: 376.
Hernani: 605.
Lasarte-Oria: 267.
Urnieta: 237.
Usurbil: 294.
Guztira: 2.040.
Gipuzkoa: 20.091.
2023ko apirileko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.