Maiatzean 193tik 212ra gehitu ostean langabetu kopurua, berriz ere nabarmen murriztu da ekainean. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, 198 langabetu zenbatu zituen joan den hilabetean udalerri honetan, maiatzean baino 14 gutxiago.
Usurbilen bezala, eskualdean eta Gipuzkoan ere gutxitu egin da langabetu kopurua; 2.861etik 2.770era (91 gutxiago) Buruntzaldean eta 28.204tik 27.590era (614 gutxiago) Gipuzkoan.
Usurbilgo datuetara itzulita, murrizketa orokorra izan da; gizonezko langabetuen kopurua 86tik 80ra murriztu da, emakumezkoena 126tik 118ra. Bistan denez, ordea, gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du udalerri honek.
Aldiz, emakumezko gehiago (158) kontratatu zen ekainean gizonezkoak baino (153). Maiatzean 294 kontratu erregistratu ziren, 311 ekainean, gehienak (209) ohi denez, aldi baterako. Usurbilen gertatu den antzera, eskualde mailan ere gehitu egin zen ekainean erregistraturiko kontratu kopurua; 2.040 izan ziren maiatzean, 2.377 ekainean.
2023ko ekaina
Usurbil: 198. Buruntzaldea: 2.770. Gipuzkoa: 27.590.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 80.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 15.
45 urtetik gora: 52.
Emakumezkoak: 118.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 59.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 21.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 144.
Aldez aurreko lanik gabe: 22.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 611.
Astigarraga: 220.
Hernani: 829.
Lasarte-Oria: 711.
Urnieta: 201.
Usurbil: 198.
Guztira: 2.770.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 27.590.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 311.
Aldi baterakoak: 209 (102 gizonezko, 107 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 69 industrian, <5 eraikuntzan eta 236 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 153 kontratu inguru gizonezkoenak , 158 kontratu inguru emakumezkoenak
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 314.
Astigarraga: 412.
Hernani: 822.
Lasarte-Oria: 252.
Urnieta: 266.
Usurbil: 311.
Guztira: 2.377.
Gipuzkoa: 23.971.
2023ko maiatzeko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.