Gehitu egin da langabetu kopurua bigarren hilabetez segidan

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 13a, 11:10

213 langabetu zenbatu zituzten abuztuan Usurbilen.

Bigarren hilabetez jarraian gehitu egin da Usurbilek duen langabetu kopurua. Hala jakinarazi du Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Abuztuko langabezia datuak kaleratu berri ditu eta udalerri honetan 213 langabetu daudela zenbatu du, uztailean baino zazpi gehiago eta ekainean baino hamabost gehiago. Ekainean, hain zuzen, 198 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 206 uztailean eta 213 iragan abuztuan.

Joera bera nabari da baita eskualdean eta Gipuzkoan ere. Buruntzaldean, 2.770 langabetu zeudela jakinarazi zuen ekainean, 2.802 uztailean eta 2.878 abuztuan. Gipuzkoan, 27.590 ekainean langabetu zenbatu zituzten, 27.801 uztailean eta 28.721 abuztuan. 

Udalerri honetako abuztuko datuetara itzulita, beste behin gizonezkoak baino (87) emakumezko langabetu gehiago ditu Usurbilek, guztira 126. Gehienak, erdia baino gehiago, 45 urtetik gorakoak, 213 langabetutik 116 (60 emakumezko eta 56 gizonezko).

Erregistraturiko kontratu kopuruari dagokionean, 254 zenbatu dituzte Usurbilen, haietatik 191 aldi baterako hitzartuak. Emakumezko langabetu gehiago egon arren, gizonezko gehiago kontratatu dituzte beste behin. 

2023ko abuztua
Usurbil: 213.     Buruntzaldea: 2.878.    Gipuzkoa: 28.721.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 87.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 18.
45 urtetik gora: 56.
 

Emakumezkoak: 126.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 57.
45 urtetik gora: 60. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 22.
Eraikuntza: 11.
Zerbitzuak: 157.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 622.
Astigarraga: 237.
Hernani: 865.
Lasarte-Oria: 724.
Urnieta: 217.
Usurbil: 213.
Guztira: 2.878. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.721.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 254.
Aldi baterakoak: 191 (100 gizonezko, 91 emakumezko).
Sektoreka: 21 nekazaritzan, 49 industrian, 6 eraikuntzan eta 178 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 144 kontratu inguru gizonezkoenak , 115 kontratu inguru emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 208.
Astigarraga: 369.
Hernani: 499.
Lasarte-Oria: 178.
Urnieta: 201.
Usurbil: 254.
Guztira: 1.709.

Gipuzkoa: 16.202.

2023ko uztaileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.