2023/09/29 18:30-20:00

Deialdia

“Emakumeak mugimenduan”

“Emakumeak mugimenduan”
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Ordua: 18:30-20:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko ekimena da honako hau, “emakumezkoen aktibotasunaren garapena sustatu, babestu, lagundu eta bistaratzeko. Oinarritik eliteraino, emakumezkoen kirola sustatzeko eta bistaratzeko dinamikak, proiektuak eta ekimenak sortuz, eta garatzen jarraitzeko beharra azalduz”. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, ekimen honen berri ematera datoz, irailaren 29an. Informazioa hedatzeko guneak jarri asmo dituzte herrian. Testuinguru horretan, Udalak iraileko azken ostiral horretan, 18:30-20:00 artean “emakumeei zuzendutako "egokitze orokorreko entrenamendua" eskainiko diegu hurbildu nahi duten emakume guztiei. Maila guztietara zuzendutako ariketa fisiko sorta egingo dute Egoa Alvarado entrenatzaile eta bere taldearen eskutik zuzenduta (Moov gimnasioa, Donostia). Ariketak inpaktu baxukoak eta zoru pelbikoaren kontzientzian zentratuta izango dira. Bakoitzak bere intentsitatea neurtzeko aukera izango du”. Hitzorduan edonork parte hartu ahalko duela ohartarazi du Udalak, ez da aurrez izena eman beharko. Edozeinek hartu dezake parte bertan eta ez da izen ematerik beharko.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.