213tik 195era gutxitu zen langabetu kopurua irailean

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 12a, 10:07

Abuztuan baino 18 langabetu gutxiago zenbatu zituzten irailean Usurbilen.

Apirilaz geroztik (193 langabetu zenbatu zituzten hilabete hartan) ez da hain datu baxurik erregistratu. Estatuko Enplegu Zerbitzuak maiatzean 212 langabetu zeudela jakinarazi zuen Usurbilen, kopuru hori 198ra murriztu zen ekainean. Udan zehar, gehitzen joan da berriz; 206 langabetu zenbatu zituzten udalerri honetan uztailean, 213 abuztuan.

Irailean, aldiz, nabarmen murriztu da berriz, 213tik 195era hain zuzen. 18 langabetu gutxiago abuztutik irailera Usurbilen. Joera hau nabaritu da baita eskualdean eta Gipuzkoan ere; 124 langabetu gutxiago dela ohartarazi dute Buruntzaldean (2.878tik 2.754ra gutxitu da abuztutik irailera), 816 langabetu gutxiago Gipuzkoan (28.721tik 27.905ra).

Langabetu kopurua murriztu eta hazi egin da erregistraturiko kontratu kopurua. Abuztuan 254 izan ziren udalerri honetan erregistraturiko lan kontratuak, 288 irailean. Haietatik 215, aldi baterako hitzartu ziren. Gizonezkoak baino (79) emakumezko langabetu gehiago izan arren (116), emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatu zen irailean ere.


2023ko iraila
Usurbil: 195.     Buruntzaldea: 2.754.    Gipuzkoa: 27.905.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 79.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 16.
45 urtetik gora: 53.
 

Emakumezkoak: 116.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 48.
45 urtetik gora: 61. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 19.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 144.
Aldez aurreko lanik gabe: 17.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 604.
Astigarraga: 227.
Hernani: 812.
Lasarte-Oria: 700.
Urnieta: 216.
Usurbil: 195.
Guztira: 2.754. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 27.905.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 288.
Aldi baterakoak: 215 (116 gizonezko, 99 emakumezko).
Sektoreka: 5 nekazaritzan, 60 industrian, <5 eraikuntzan eta 221 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 155 kontratu inguru gizonezkoenak , 135 kontratu inguru emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 327.
Astigarraga: 426.
Hernani: 619.
Lasarte-Oria: 273.
Urnieta: 223.
Usurbil: 288.
Guztira: 2.156.

Gipuzkoa: 22.082.

2023ko abuztuko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.