NOAUA! podcasta

Ander Izagirre: "Elkano bera baino, Elkanoren herrialdea interesatzen zait"

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 9a, 07:48

Lehen mundu biraren bosgarren mendeurrenean, Elkano Fundazioaren enkargu bat jaso zuen. Viaje al país de Elkano saiakera liburua hain zuzen, lan-eskaera haren emaitza da. "Kazetari lan bat egin dut. Getarian hasi eta Getarian amaitzen dena". Elkano pertsonaia interesgarria dela dio Izagirrek, "baina niri ingurua, Elkanoren herrialdea interesatzen zait batez ere. Nolakoa zen Getaria eta euskal kostalde hura duela 500 urte. Eta guk uste baino bidaiariagoa, irekiagoa eta globalagoa zen". 

Viaje al país de Elkano (Libros del KO) liburuagatik Euskadi Literatura Saria jaso du Ander Izagirrek. Azaroaren 21ean asteartea, Sutegi udal liburutegira hurbilduko da eta saiakeraren inguruko hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da ekitaldia.