NOAUA! podcasta

Iker Galartza: "Gure Zirkuaren saioetan komunitate giro bat sortzen da"

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 10a, 08:13

Gure Zirkua Usurbilen da. Euren karpa ikusgarria Urbil merkataritza-guneko parkingean topatuko duzue. Saio gehienetako sarrerak agortu egin direnez, beste bi emanaldi iragarri dituzte azaroaren 19rako. Lehena eguerdiko 12:00etan, bigarrena arratsaldeko 17:00etan. Iker Galartzak eman dizkigu ikuskizunari buruzko xehetasunak.

Gure Zirkuak azaroaren 18ra arte egon behar zuen Urbilen, baina sarreren salmenta hain ondo joan denez, beste bi saio eskainiko dituzte azaroaren 19an igandearekin. Sarrerak ondoko helbidean eskura ditzakezue: https://sarrerak.gurezirkua.eus/