Hamabost langabetu gehiago urrian

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 23a, 11:42

195 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak irailean Usurbilen, 210 urrian.

Gehitu egin da langabetu kopurua urrian, bai Usurbilen, baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere. Udalerri honetatik hasita, iragan hilabetean lanik gabeko 210 herrikide zeudela ohartarazi du Estatuko Enplegu Zerbitzuak, irailean baino 15 gehiago, orduko hartan 195 ziren. Aipatu moduan, joera bera izan da eskualdean ere. Buruntzaldeko sei udalerrietan guztira 2.754 langabetu zenbatu zituen irailean Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 51 gehiago, 2.805 urrian. Gipuzkoan, 27.905 langabetu irailean, 28.592 urrian, 687 langabetu gehiago, beraz.

Usurbilgo datuetara itzulita, oraingoan bereziki gizonezkoen artean hazi da gehien langabetu kopurua. Irailean 79 langabetu gizonezko zeuden, hogei gehiago, 91 joan den hilabetean. Emakumezkoen artean pittin bat gehitu da baita; 116 langabetu irailean, 119 urrian. Oraingo honetan, (ez da ohikoa izaten), gizonezkoak baino (103) emakumezko gehiago (108) kontratatu dituzte udalerri honetan joan den hilabetean.

Guztira 273 kontratu erregistratu zituzten pasa den hilabetean Usurbilen, gehienak, 211 aldi baterako.

2023ko urria
Usurbil: 210.     Buruntzaldea: 2.805.    Gipuzkoa: 28.592.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 91.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 21.
45 urtetik gora: 57.
 

Emakumezkoak: 119.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 46.
45 urtetik gora: 66. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 249.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 152.
Aldez aurreko lanik gabe: 19.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 607.
Astigarraga: 216.
Hernani: 832.
Lasarte-Oria: 733.
Urnieta: 207.
Usurbil: 210.
Guztira: 2.805. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.592.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 273.
Aldi baterakoak: 211 (103 gizonezko, 108 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 47 industrian, 6 eraikuntzan eta 218 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 135 kontratu gizonezkoenak , 138 kontratu emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 278.
Astigarraga: 272.
Hernani: 657.
Lasarte-Oria: 278.
Urnieta: 221.
Usurbil: 273.
Guztira: 1.979.

Gipuzkoa: 20.081.

2023ko iraileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.