2023/12/14 18:00

Deialdia

Helduentzako solasaldi filosofikoa

Helduentzako solasaldi filosofikoa
Sutegiko erakustaretoa, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Zehaztasunak: "“Galderak irekitzen du bidea” dio esaldiak. Horixe da solasaldi filosofikoen muina. Solasaldi filosofikoa gai edo galdera jakin bati buruzko iritzi trukaketa irekiko gune gisa planteatzen da, betiere aniztasuna errespetatuz. Solasaldi filosofikoetan pentsamendu kritikoa (norbere usteak zalantzan jartzeko gaitasuna), pentsamendu sortzailea (ikuspegi berriak proposatzeko gaitasuna) eta jarrera arretatsua (besteen pentsamenduak eta iriitziak kontuan izateko eta aintzat hartzeko gaitasuna) bultzatzen dira. Filosofatzea da, hortaz, xedea; ez filosofoei buruz aritzea. Edonork filosofa dezake, pertsonok dugun berezko gaitasuna baita. Usurbilgo Oinherrik eta Jakinmin elkarteak haurren solasaldi filosofikoen egitasmoa jarri zuten martxan joan zen ikasturtean. Arrakasta ikusirik, adin tartea zabaldu eta helduentzako zikloa ireki dute aurten".
Partaide kopurua: 15.
Izen-ematea: doan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Oinherri Herri Hetzailea Elkartea.