NOAUA! podcasta

"Umeengan animaliak ezagutzeko gogoa piztu nahiko nuke ipuin hauen bitartez"

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 14a

Iaz, Axpik marrazturiko Axarkoren abentura plazaratu genuen. Gaztetxoei zuzenduriko ipuinaren segidakoa aste honetan banatuko dugu NOAUA!rekin batera. Honakoan Axarkoren kudrillako beste lagun bat da protagonista nagusia: Azkonarra. Bertako fauna eta flora gogora ekartzeko ahaleginean, Axpik beste istorio eder bat dakarkigu. Baratzean eta sagarrak batzen artista den azkonarra.