2023/12/15 17:30-20:00

Deialdia

AztarriTruk ekimenerako material bilketa

Sutegiko erakustaretoa, Usurbil

Ordua: 17:30-20:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Zehaztasunak: kontsumo ereduari buruz antolatu dituzten topaketen baitan, abenduaren 23rako AztarriTruk bigarren eskuko ekimena iragarri du gazte mugimenduak, etxean ditugun hainbat objekturen trukea eta berrerabilera sustatzeko. Hitzordu horri begira, abenduaren 15ean, 17an eta 19an, material bilketa egingo da Sutegiko erakustaretoan. Material hau uzteko deia egin diete herritarrei: arropa, oinetakoak, diskak, liburuak, osagarriak utzi ahalko dira.
Antolatzaileak: Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanblada, Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazte Feministen Taldea, Usurbilgo Ernai.