23. Korrikak badu soinu-banda, Maite Arroitajauregi "Mursego" gidari izan duen sortze lana; "pop-barroko kantu" gisa definitu dutena. "Kantuak 6-7 zati ezberdin ditu; kantuaren barruan 3 kanta ezberdin, eta minisinfonia moduko zerbait oharkabean. Kantu berritzailea denik ezin uka: “Atea zabaldu diegu azelerandoei, disonantziei, kaos modukoei, keinuei... Eta hainbat kantariren artean abestua egon arren, apenas inor ez nabarmentzeari, masa bat irudikatzeari”, azaldu zuen Arroitajauregik abestiaren aurkezpen agerraldian.
Abestiarekin batera, bideoklipa ere aurkeztu du 23. Korrikaren antolakuntzak. Amaia Badiola Elgezabalena da ikus-entzunezkoaren sorkuntza lana. "Batez ere, aurreko edizioetako artxiboko irudiz osatuta dago". Hala, Korrikak orain arteko edizio guztietan islatu dituen "mota guztietako bilakaerak" ikus daitezke. "Denboraren aurrera-egite horrek euskararen erresistentzia ere irudikatzen du". Horregatik, "bideoklipa batzuetan da nostalgikoa, beste batzuetan polita, eta “punkia” ere izan daiteke”.
"Harro Herri" izena du abestiak, horixe baita 23. Korrikaren leloa. Martxoaren 14an Irunen hasi eta martxoaren 24an Baionan amaituko da. Oraingo honetan, Azterketak Euskaraz kolektibo gaztea omenduko du 23. Korrikak, "edo, zehazki, Baxoa eta Brebeta1 euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak". Aurreko edizioen antzera, 23. Korrikan parte hartzeko bide ezberdinak izango dira: herri batzordean parte hartuta, ekarpen ekonomikoak eginda, Korrika Laguntzaile izanda... Euskararen aldeko lasterketari buruzko informazio gehiago, korrika.eus atarian.
"Harro Herri"
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!
Harro herri
Hona gu euskaldunak
Euskararen lagunak
Hats eta izerdi
Herri harro
Sarean ta kalean
Bihotza pil-pilean
Tik-tak, tik-tak, tik-tok
Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Lurrarekin batera
Jira eta bira
Ku kukulumuxu
Koko kokoriko
Euskararen sarea
Ez da eroriko
Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Hizkuntzak hiztunekin
Aberasten dira
Ku kukulumuxu
Ko-ko kokoriko
Algara batean
Edo afoniko
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!
Ahoa bizi-bizi
Prest belarriak
Eskuz esku heldurik
Lehertu eztarriak
Argazki bat ipini
lasterka egina
Bihotz, muxu, irrintzi
Nik bai eragina!
Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Lurrarekin batera
Jira eta bira
Ku kukulumuxu
Koko kokoriko
Euskararen sarea
Ez da eroriko
Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Hizkuntzak hiztunekin
Aberasten dira
Ku kukulumuxu
Koko kokoriko
Algara batean
Edo afoniko
Onlineko txatean
Ez zirri ez mirri
gorputzen epelean
ikimilikilkirri
Esku bat nirea
Bestea zurea
Eman bostekoa
Izan dadin gurea
Ikasten bazabiltza
Egin gurekin
Elkar ulertu arte
Ekin ta ekin
Hizkuntzak ikastera
Bagoaz kanpora
Zergatik ez herrian
Euskara ahora
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!
(irakurtzeko)
Ez badigute ematen,
arrazoia guri
Su emango diogu,
haien legeari