Hamabost langabetu gutxiago azaroan

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 14a, 10:15

Urrian gehitutako langabetu kopurua murriztu zen azaroan. 

Iraileko langabetu kopurua izatera itzuli da Usurbil. 2023ko bederatzigarren hilabetean lanik gabeko 195 herrikide zeudela jakinarazi zuen Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Hamabost gehiago izan ziren urrian, guztira 210. Azaroan hamabost langabetu gutxiago zenbatu dituzte, 195 guztira. Aldez aurretik, apirilean erregistratu zen langabetu kopuru baxuagoa, 193 langabetu.

Azaroko datuetara itzulita, Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere murriztu egin da langabetu kopurua; eskualdean, 2.805tik 2.758ra (47 langabetu gutxiago); Gipuzkoan, 28.592tik 28.288ra (304 langabetu gutxiago). Gizonezkoen artean gutxitu da gehien; 91 langabetu gizonezko zituen Usurbilek urrian, 80 azaroan. Emakumezkoen artean, halere, zertxobait murriztu da baita; 119 langabetu emakumezko urrian, 115 azaroan. 

Udalerri honetan erregistraturiko kontratu kopurua, aldiz, hazi egin da. 273 izan ziren urrian, 304 azaroan. Gehienak, 242, aldi baterako. Gizonezko gehiago kontratatu ziren (156) emakumezkoak baino (148).

2023ko azaroa
Usurbil: 195.     Buruntzaldea: 2.758.    Gipuzkoa: 28.288.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 80.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 15.
45 urtetik gora: 57.
 

Emakumezkoak: 115.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 43.
45 urtetik gora: 63. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 21.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 142.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 609.
Astigarraga: 216.
Hernani: 841.
Lasarte-Oria: 689.
Urnieta: 208.
Usurbil: 195.
Guztira: 2.758. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.288.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 304.
Aldi baterakoak: 242 (123 gizonezko, 119 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 37 industrian, <5 eraikuntzan eta 263 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 156 kontratu gizonezkoenak , 148 kontratu emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 284.
Astigarraga: 284.
Hernani: 604.
Lasarte-Oria: 224.
Urnieta: 193.
Usurbil: 304.
Guztira: 1.893.

Gipuzkoa: 18.708.

2023ko urriko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.