Ez da ohiko ipuin kontaketa bat izango. 40 minutuko ikuskizunean, "dolu prozesuan lagundu didaten ekintzak konpartituko ditut", Manex Beristainek adierazi digunez. "Doluaren eta heriotzaren inguruko hausnarketa testu batzuk ere irakurriko ditut. Aurkezpen hauetan musikari batekin aritzen naiz eta kanta batzuk ere abestuko ditugu".