Langabetu kopurua murriztu da bigarren hilabetez segidan

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 11a, 11:14

Azaroan baino bost langabetu gutxiago zenbatu zituen abenduan Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen.

Hala, 195etik 190era murriztu zen bi hilabeteotan, udalerri honetako langabetu kopurua. Martxoaz geroztik (191 langabetu zituen udalerri honek hilabete hartan) ez da hain datu baxua erregistratu.

Eskualdean eta Gipuzkoan, aldiz, gehitu egin da denbora tarte berean; Buruntzaldean, 2.758tik 2.832ra (74 langabetu gehiago) eta Gipuzkoan 28.288tik 28.419ra (131 langabetu gehiago).

Udalerri honetara itzulita, gizonezkoen artean murriztu da langabetu kopurua (azaroan 80, abenduan 74). Emakumezkoen artean langabetu bat gehiago zenbatu du Estatuko Enplegu Zerbitzuak (azaroan 115, abenduan 116). Halere, aldea, bistan denez, nabaria da; gizonezkoak baino (74), emakumezko langabetu gehiago du udalerri honek; 116.

Aldiz, emakumezkoak baino (129) gizonezko gehiago (143) kontratatu zituzten abenduan. Hilabete horretan erregistratu ziren kontratu gehienak (272tik 225) aldi baterako hitzartu ziren. 


2023ko abendua
Usurbil: 190.     Buruntzaldea: 2.832.    Gipuzkoa: 28.419.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 74.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 15.
45 urtetik gora: 52.
 

Emakumezkoak: 116.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 48.
45 urtetik gora: 60. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 20.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 140.
Aldez aurreko lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 617.
Astigarraga: 228.
Hernani: 874.
Lasarte-Oria: 709.
Urnieta: 214.
Usurbil: 190.
Guztira: 2.832. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.419.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 272.
Aldi baterakoak: 225 (112 gizonezko, 113 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 36 industrian, <5 eraikuntzan eta 233 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 143 kontratu gizonezkoenak , 129 kontratu emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 239.
Astigarraga: 262.
Hernani: 505.
Lasarte-Oria: 251.
Urnieta: 199.
Usurbil: 272.
Guztira: 1.728.

Gipuzkoa: 16.242.

2023ko azaroko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.