Otsailaren 3an

Jontxuren omenezko kontzertu iluntzea

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 30a, 11:22

Jontxu Rock ekimenaren bidez, duela hamar urte hildako gazte kalezartar maitatua oroituko du Usurbilgo herriak otsailaren 3an.

Zendu zenetik hilabete hasieran hamar urte bete arren, bere oroitzapenak bizi asko dirau usurbildarren artean. Arrasto sakona eta hutsune are handiagoa utzi zuen Jon Uribe Navarrok 2014an. Bere nortasuna, herriarekin eta herrikideekin zuen hartueman estuak eta hain berea zuen irribarreak ahaztezin egiten du gaztea. Eta hala oroitu izan dute ordutik hainbat alditan antolatu izan diren bere aldeko oroimen ekimenek.

Herriko musikarien omenaldia
Jontxuk bereziki estimatutakoen artean zeuden herriko musikariak. Hil zenetik lehen urtea bete zenean jolasen eta herri bazkari baten ostean, kontzertu gau batekin borobildu zuten bere omenezko eguna. 2019. urtean, Jontxu zendu zenetik bost urte bete zirenean, auzokide zuen Kalezarko Jai Batzordearen eskutik oholtza gainean bildu zituzten Uribek bidelagun zituen musikariak bere omenez.

Hamar urte bete berri diren honetan, iraganeko nahiz gaurko herriko erakarriko dituzte datorren larunbatean, otsailaren 3an. Bere lagunek omenaldi ederra prestatu diote; Jontxu Rock ekimena. 

Uribek hain maiteak zituen Usurbilgo musikari, abesti eta batez ere lagunen topagunea izango da oroimen ekitaldi hunkigarrian bilakatuko duten hitzordua. Segidan duzue kartela eta egitaraua.

Jontxu Rock
Eguna:
otsailak 3, larunbata.
Ordua:
19:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: "otsailaren 3an Jontxu ezagutu genuela ospatuko dugu! Berak hainbeste maite zituen herriko hainbat talde animatu dira parte hartzera! Galdu egingo aldenk!?!!!!?".
Talde parte hartzaileak: Kezka, Elektropapo, Izeberg, Viafara, Ameba, Odolaren Mintzoa.

 
Erlazionatuak

Jontxu gogoan

Noaua Aldizkaria 2024 urt 03 Usurbil