NOAUA! podcasta

Iosu Romero: "Argindarraren fakturan dirua aurreztu daiteke"

Erredakzioa 2024ko urt. 31a, 14:12

Iosu Romero gazte usurbildarrak kudeatzen du Usurbilgo energia aholkularitza zerbitzua. Bere zeregin nagusia hauxe izango da: "argindarraren fakturei buruz zein energia berriztagarriei buruz sor daitezkeen zalantzak argitzea". Bere lanaren nondik norakoak azaldu dizkigu ondoko elkarrizketan.

Energia aholkularitza zerbitzuaren egoitza udaletxean dago baina Iosu Romero teknikaria auzoz auzo ere ibiliko da. Taula honetan ikusiko duzue zein egunetan izango den udaletxean eta zein egunetan ibiliko den auzoz auzo. Zerbitzua doakoa da baina hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.

 

Udaletxean:

Asteartetik ostiralera, 09:00-13:00.

 

Herri-auzoetan:

Astelehenetan, 09:00-13:00 / 16:00-19:00.

Zubietan (Kaxkapen): hilabeteko lehen astelehenean.

Santuenean (auzo elkartearen lokalean): hilabeteko bigarren astelehenean.

Aginagan (Eliza Zaharrean): hilabeteko hirugarren astelehenean.

Kaxkoan: hilabeteko laugarren astelehenean, 09:00- 13:00 udaletxean; 16:00- 19:00, Potxoenean.

 

Hitzordua hartzeko:

943 37 19 51

iromero@usurbil.eus