NOAUA! podcasta

"Azalerako ipuinak", Saroa Bikandirekin

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 15a, 11:10

Saroa Bikandi hezitzaileak 'Azalerako ipuinak' izeneko saioa eskainiko du otsailaren 28an Sutegi udal liburutegian. 0-3 urteko haurrei eta euren gurasoei zuzendua dago eta plazak mugatuak direnez, izena aldez aurretik ematea komeni da. Horretarako Sutegi udal liburutegira jo beharra dago.

Saroa Bikandik telefonoaren bestaldetik atenditu gaitu eta otsailaren 28ko emanaldiaren inguruko gako nagusiak eskaini dizkigu. Podcastean entzun ditzakezue ikuskizunari buruzko eman dizkigun azalpenak.

 

'Azalerako ipuinak', Saroa Bikandirekin

 Otsailak 28 asteazkena, 17:30ean Sutegi Udal Liburutegian.

Norentzat: 0-3 urteko haurrentzat eta euren gurasoentzat. 

Izen-ematea: Udal liburutegian. Plaza mugatuak. 

Iraupena: 40 minutu.

Sinopsia: "Giro lasaia eta atsegina sortuko dugu ukimena, ipuinak, poemak, kantuak, jolasak, liburuak... baliatuz", Saroa Bikandik maiz esan izan duenez. "Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan daitezke".